Abestea nire ustez artea da, gozamena, beharra, ohitura... eta zure ustez?

2009-06-04

KANTUGINTZA LANTZEN DUGU

Kantugintza bultzatzeko asmoz, hainbat tailer egin izan dituzte Gasteizko IKA euskaltegian. Helburua da, ikasleek euskal kantuak ezagutzea eta kantuz gozatzea. Izan ere, ez duzu zertan abeslari ona izan kantatzeko, garrantzitsuena gogoa izatea da.
Katu tailer hauetan, afarietan abestu izan ohi ditugun kantak ikasteaz gain, gaur egungo abesti ezagunak ere ezagutzen dituzte. Hala, Euskal Herrian ditugun hainbat eta hainbat abeslari onen kantak ezagutzen dituzte.
Plan ederra ezta?
Ondoren, iazko kantugintza tailerreko argazki bat ikusiko dituzue.



Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, jo orrialde honetara:

http://gasteiz.ikanet.net/euskara/argazkiak/tailerrak-kantugintza


1 comentario:

  1. Pasa den astean egin zen berriro kantu tailerra; maiatzaren 4an, hain juxtu. Jendeak gustura parte-hartu zuen, oso tailer dinamikoa baita. Kanta hauek abestu zituzten, besteak beste; Ixil-ixilik dago, Anttoni eta Antton, Maritxu nora zoaz...

    ResponderEliminar